Itxi

Futbola

Lagunartekoa

Berdinketa Ingalaterra eta Espainiaren artean, Wembleyn (2-2)

Agentziak | Erredakzioa

Cesar Azpilicueta, Iñigo Martinez, Aritz Aduriz eta Ander Herrera jokalariek Julen Lopetegiren aginduetara partidan parte hartu zuten.

  • Aritz Aduriz eta Mata. EFE

    Aritz Aduriz eta Mata. EFE

Fitxa teknikoa

2 - Ingalaterra: Hart (Heaton, 46'); Clyne, Stones, Cahill (Jagielka, m.46), Rose (Cresswell, 79'); Dier, Henderson, Lingard, Lallana (Walcott, 27'), Sterling (Townsend, 65'); eta Vardy (Rashford, 67').

2 - Espainia: Reina; Carvajal, Iñigo Martínez, Nacho, Azpilicueta; Busquets (Nolito, 77'), Mata (Aspas, 46), Thiago (Herrera, 56'); Vitolo (Koke, 46'), Silva (Isco, 63') eta Aduriz (Morata, 63').

Golak: 1-0, 9': Lallana (9, p). 2-0, 48': Vardy. 2-1, 89': Aspas. 2-2, 96': Isco.

Ingalaterrak eta Espainiak adiskidantzazko partida jokatu zuten Wembelyko futbol-zelaian. Etxeko selekzioa 2-0 aurreratu zen merezimendu osoz, baina Julen Lopetegiren taldeak 89. eta 95. minutuetan sartutako golei esker partida berdintzea lortu zuen.