Itxi

Futbola

Final-hamaseirenak

Real Madrilek 1-7ko emaitzarekin ekin dio Kopari

eitb.eus

Aurreratutako neurketan talde zuriak aise irabazi du Cultural Leonesaren aurka.

  • Real Madrilen garaipen erraza.

    Real Madrilen garaipen erraza.

Cultural Leonesak eta Real Madrilek Kopako final-hamaseirenetako joaneko partida jokatu zuten bart. Aurreratutako kanporaketa da, gainerako taldeek azaroaren amaieran jokatuko baitituzte euren partidak.

Zinedine Zidanek hamaikako indartsua zelairatu zuen eta horren adibide lortutako 1 eta 7ko emaitza; Asensio (3), Morata (2), Nacho eta Mariano, partidako golegileak izan ziren.

Fitxa teknikoa

1 - Cultural Leonesa: Palatsi; Bastos, Zuiberloon, Ivan Gonzalez, Fornies; Yeray, Ortiz; Toni (Toure, 61'), Antonio Martínez (Orti, 18'), Gallar eta Julen Colinas (Benja, 54').

7 - Real Madril: Casilla; Carvajal (Kovacic, 68'), Pepe, Nacho, Danilo (Coentrao, 57'); Kroos; Isco (Mariano, 62'), James, Lucas Vazquez, Morata eta Asensio.

Golak: 0-1, Zuiberloon (bere atean): 5'; 0-2, Asensio: 31; 0-3, Morata: 46'; 0-4, Asensio: 52'; 0-5, Morata: 55'; 0-6, Nacho: 67'; 1-6, Benja:  83'; 1-7, Mariano; 92'.

Final-hamaseirenak

SD Formentera - Sevilla
CD Toledo - Vila-real
Cultural Leonesa - Real Madril 1-7
Hércules - FC Bartzelona
Guijuelo - Atletico
Racing - Athletic Club
UCAM Murtzia - Celta
Kordoba - Malaga
Huesca - Las Palmas
Valladolid - Real Sociedad
Nastic - Alaves
Alcorcon - Espanyol
Sporting - Eibar
Granada - Osasuna
Leganes - Valentzia
Betis - Deportivo