Itxi

X-real_union-X

Partida borobila

Real Union-Levante (2-1): Merezitako eta urrezko hiru puntu

Erredakzioa

Gipuzkoarrek garrantzi handiko garaipena eskuratu dute Juan Dominguez eta Seguroren golekin. Salbazio puntuekin dira.

Garrantzizko garaipena batu du Real Unionek etxean Levante mendean hartuta (2-1). Partida bikaina Juan Dominguez eta Seguroren golekin.

Ondo jokatu dute Iñaki Alonsoren gizonek lehen zatian. Beldurrik gabe aritu dira eta arriskuko aukera ugari sortu dituzte. Bisitariak jokoan eta baloiaren jabetzan gainditu dituzte. 7. minutuan markagailua estreinatu du Juan Dominguezek Reina atezainaren aldaraketa baliatuta (1-0).

Bigarren zatian behera egin du neurketaren erritmoak, baina etxekoek aldea handitzeko paradak izan dituzte. Gehiegi barkatu dute.30.ean Goikoetxearen legezko gola baliorik gabe utzi du epaileak. Okertu egin da.

2-0ekoa 83. ean heldu da. Seguro, area barnean, Reina driblatu eta lasaitasunaren gola sartu du. Gipuzkoarren lan bikaina eta merezitako saria. Xiscok Levanteren gola sartu du luzapenean, ez du ezertarako balio izan.

Fitxa teknikoa:

2. Real Union: Jauregi; Descarga (72'', Gabarain), Lacruz, Gerlo, Salcedo; Beobide, Romo, Juan Dominguez, Duran (64'', Seguro); Goikoetxea eta Brit (59'', Markel Robles).

1. Levante: Reina; Cendros, Ballesteros, Rodas (73'', Xisco Muñoz), Juanfran; Iborra, Pallardó, Miguel Perez (53'', Rafa Jordá), Suarez, Juanlu; Javi Guerra.

Golak:

1-0, 8:'' Juan Dominguez;

2-0, 83'': Seguro;

2-1, 93'': Xisco Muñoz.