Itxi

Futbola

Ligako egutegiaren zozketa

Reala, Liga etxean hasiko duen euskal talde bakarra

eitb.eus

Euskal talde guztiek kanpoan jokatuko dute Ligako lehenengo jardunaldia, Real Madril hartuko duen Realak izan ezin. Gabonetan ez da futbolik izango.

  • Lehenengo jardunaldia / RFEF.

    Lehenengo jardunaldia / RFEF.

Espainiako Futbol Federazioak 2016-17ko Ligako egutegia zozketatu du. Txapelketa abuztuaren 21ean hasiko da, eta maiatzaren 21ean bukatuko.

Gabonetan ez da futbolik izango, abenduaren 21etik, Kopako final-hamaseirenetako itzuliko partidak jokatuko diren egunetik, hain zuzen, urtarrilaren 4ra arte, hau da, final-zortzirenak hasiko diren arte.

Errege Kopako finala maiatzaren 28an izango da, larunbatarekin, baina hurrengo egunera atzeratzeko aukera dago, finalistaren batek Europa Ligako finalean ere parte hartuko balu (24an izango da, asteazkenean). Txapeldunen Ligako finala ekainaren 3an izango da, larunbatarekin.

Denboraldia abuztuaren 14an hasiko da, Superkoparekin.

Ligako lehenengo jardunaldian, Reala izango da etxean jokatuko duen bakarra, baina aurkaria Real Madril gogorra izango da. Athleticek Sporting bisitatuko du, Eibarrek Deportivo, Alavesek Atletico Madril eta Osasunak Malagan jokatuko du.

Denboraldiko lehenengo derbia bigarren jardunaldian iritsiko da: Osasuna-Reala.

1. jardunaldiko ordutegiak

Ostirala, abuztuak 19

Malaga - Osasuna

Deportivo - Eibar

Larunbata, abuztuak 20

Bartzelona - Betis

Granada - Vila-Real

Sevilla - Espanyol

Igandea, abuztuak 21

Sporting - Athletic

Reala - Real Madrid

Atletico Madril - Alaves

Astelehena, abuztuak 22

Celta - Leganes

Valencia - Las Palmas