Itxi

Futbola

1-0

Ederrek lehenengo Eurokopa eman dio Portugali luzapenean, Parisen

Agentziak | Erredakzioa

Portugaleko selekzioak festa zapuztu dio Frantziari. Etxeko taldeak ez ditu egindako aukerak bihurtu eta Cristiano Ronaldoren lesio goiztiarra aprobetxatu.

Eurokopa

Portugal Europako txapeldun berria da, lehenengoz bere historian. Ederrek luzapenean sartutako gola eman dio titula, selekziora ordezko jokalari bezala heldu zen heroiak, hain zuzen. Frantzia etxean Eurokopa ospatu gabe geratu da.

Portugaleko selekzioaren arrakasta bizirautea izan da. Txapelketan zehar, berdinketez betetako multzoko fasean eta garaipen bakarreko fase finalean bizirautea. Eta final handian, Cristiano Ronaldoren lesioaren ostean bizirautea.

Dimitri Payetek, orduz kanpo egindako bi sarrera medio, aldageletara bidali du Portugaleko aurrelaria, lesionatuta. Horrela, Antoine Griezmannekin zuen norgehiagoka desagertu egin da.

Frantziak presio altua eta abiadura handia ezarri nahi izan du, Alemaniaren eta Islandiaren aurkako partida arrakastatsuetan bezala, baina ez da fin ibili Portugaleko defentsaren aurrean.

Ez da futbol maila handirik ikusi neurketan zehar. Matuidik eta, batez ere, Sissokok erakustaldi fisikoa eman dute Frantzian. Portugalen, Pepe izan da protagonista.

Griezmann, finalerdiko izarra, ez da agertu finalean. Bere lehenengo urtiketa 59. minutuan heldu da. Frantziarrek Pogba ere faltan bota dute.

Gidoiak luzapenera eraman du partida, eta abilezia momentu batek erabaki du, Rui Patricioren geldiketa onen ostean.

Luzapeneko ordu erdian, Ederren jaurtiketa gogorrari esker, Portugal Europako palmaresari batu zaio.

FITXA TEKNIKOA

Portugal: Rui Patricio; Cedric, Fonte, Pepe, Guerreiro; Joao Mario, Willian Carvalho, Renato (Eder, 79. min), Adrien Silva (Moutinho, 66. min); Nani, Ronaldo (Quaresma, 25. min).

Francia: Llorís; Sagna, Koscielny, Umtiti, Evra; Matuidi, Pogba; Sissoko (Martial, 110. min), Griezmann, Payet (Coman, 58. min); Giroud (Guignac, 78. min).

Gola, 109. min: Eder.