Futbola
EURO 2016
Italiak Espainia kanporatu eta final-laurdenetarako txartela lortu du
Erredakzioa
Italiarrak Espainia baino gehiago izan dira, eta merezitako garaipena lortu dute. Chiellinik sartu du 1-0ekoa eta Pellek erabaki du partida, 2-0ekoa sartuta.
Italiak 2-0 irabazi dio Espainiari Eurokopako final-zortzirenetako partida eta italiarrak final-laurdenetara sailkatu dira. Alemania izango du aurkari Italiak hurrengo kanporaketan.
Italiako selekzioa nagusi izan da jokoan eta merezitako garaipena lortu du. Giorgio Chiellinik sartu du 1-0ekoa 33. minutuan eta Graziano Pellek erabaki du partida, 2-0ekoa sartuta, 91. minutuan.
Fitxa teknikoa:
2 - Italia: Buffon; Barzagli, Bonucci, Chiellini; Florenzi (Darmian, m. 84), Parolo, De Rossi (Motta, m. 53), Giacherini, De Sciglio; Eder (Insigne, m. 80) eta Pelle.
0 - Espainia: De Gea; Juanfran, Pique, Ramos, Jordi Alba; Cesc Fabregas, Sergio Busquets, Iniesta; Silva, Morata (Lucas Vázquez, m. 69) eta Nolito (Aduriz, m. 46 (Pedro, m. 80).
Golak: 1-0, m. 33: Chiellini. 2-0, m. 91: Pelle.
Epailea: Cuneyt Cakir (TUR).