Itxi

Futbola

Irlandaren aurka

Griezmannen bi golek sartu dute Frantzia final-laurdenetan

Agentziak | Erredakzioa

Robbie Bradyk aurretik jarri du Irlanda, penaltiz, partidako bigarren minutuan, baina frantziarrek hiru minututan irauli dute emaitza.

Antoine Griezmann Atletico Madril taldeko aurrelariak sartu du Frantziako selekzioa final-laurdenetan. Realeko jokalari ohiak bere taldearen bi golak egin ditu Irlandaren aurka lortutako garaipenean (2-1).

Robbie Bradyk aurretik jarri du Irlanda, penaltiz, partidako bigarren minutuan, baina frantziarrek hiru minututan irauli dute emaitza; Griezmannek 58. eta 61. minutuetan egin ditu golak.

Shane Brady kaleratzea ere eragin du Griezmannek, 66. minutuan, eta horrek bidea asko erraztu dio Frantziari. Deschampsek entrenatzen duen taldeak Ingalaterra eta Islandiaren arteko neurketako irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak final-laurdenetan.

Fitxa teknikoa

2-. FRANTZIA: Lloris; Sagna, Rami, Koscielny, Evra; Pogba, Kanté (Coman, 46. min; Sissoko, 93. min), Matuidi; Griezmann, Payet eta Giroud (Gignac, 74. min).

1-. IRLANDA: Randolph; Coleman, Duffy, Keogh, Ward; McCarthy (Hoolahan, 72. min), Hendrick; Brady, McClean (O'Shea, 69. min); Murphy (Walters, 66. min); eta Long.

GOLAK: 0-1, 2. min, Brady (penaltiz). 1-1, 58. min, Griezmann 2-1, 61. min, Griezmann.