Futbola
EURO 2016
Alemania multzoko lehena eta Polonia, bigarrena
Erredakzioa
Alemaniarrek 1-0 irabazi diote Ipar Irlandari eta poloniarrek garaipena lortu dute Ukrainaren aurka (0-1). Ipar Irlandak aurrera jarraitzeko aukerak ditu. Ukraina, kanporatuta.
-
Alemaniako jokalariak Mario Gomezen gola ospatzen. Argazkia: EFE
Astearte honetan bukatu da Eurokopako hirugarren jardunaldia C multzoan. Alemania multzoko lehen sailkatu gisa egongo da final-zortzirenetan eta Poloniak aurrera egin du multzoko bigarren sailkatu moduan.
Alemaniak 1-0 irabazi dio Ipar irlandari. Mario Gomezek sartu du partidako gol bakarra. Ipar Irlandak 3 punturekin bukatu du multzoen fasea eta beste emaitza batzuen zain egon beharko da hurrengo fasera sailkatzen den ala ez jakiteko.
Fitxa teknikoa:
Irlanda del Norte: McGovern; Hughes, McAuley, Cathcart, J. Evans; C. Evans (McGinn, min.84), Davis, Norwood; Ward (Magennis, min.70), Dallas eta Washington (Lafferty, min.59).
Alemania: Neuer; Hector, Boateng (Höwedes, min.76), Hummels, Kimmich; Khedira (Schweinsteiger, min.69), Kroos; Götze (Schürrle, min.55), Özil, Müller; eta Mario Gomez.
Gola: 0-1, min.30, Mario Gomez.
Epailea: Clement Turpin (FRA).
Ukraina, kanporatuta
Poloniak 1-0 irabazi dio Ukrainari eta multzoko bigarren sailkatu moduan egongo da final-zortzirenetan. Blaszczykowskik sartu du partidako gol bakarra. Ukraina Eurokopatik at geratu da. Suitza izango da Poloniaren aurkaria final-zortzirenetan.
Fitxa teknikoa:
0 - Ukraina: Pyatov; Fedetskiy, Khacheridi, Kucher, Butko; Rotan, Stepanenko Yarmolenko, Zinchenko (Kovalenko, m.73), Konoplianka; Zozulya (Timoshchuk, m.91).
1 - Polonia: Fabianski; Cionek, Glik, Pazdan, Jerdrzejczyk; Zielinski (Blaszczykowski, m.46), Jodlowiec, Krychowiak, Kapustka (Grosicki m.71); Milik (Starzinski, m.92), Lewandowski.
Gola: 0-1, m.54: Blaszczykowski.
Epailea: Sven Oddvan Moen (NOR).