Itxi

Futbola

EURO 2016

Portugal-Austria eta Islandia-Hungaria partidak berdinduta bukatu dira

Erredakzioa

F multzoko bigarren jardunaldiaren ostean multzoa oso irekita dago. Portugal-Austria partidan ez da golik egon (0-0) eta Islandiak eta Hungariak bana (1-1) berdindu dute. Hungariarrak daude lidertzan.

  • Portugal-Austria (0-0). Argazkia: EFE

    Portugal-Austria (0-0). Argazkia: EFE

Eurokopako bigarren jardunaldia larunbat honetan amaitu da F multzoari dagozkion bi partidekin. Multzoa oso irekita dago, eta guztiek dituzte sailkapena lortzeko aukerak.

Portugalek eta Austriak golik gabe berdindu (0-0) dute. Cristiano Ronaldok penaltia huts egin du norgehiagokako azken txanpan. Islandiak eta Hungariak, bestalde, bana (1-1) berdindu dute. Sigurdssonek penaltiz sartu du Islandiaren gola eta hungaiarrek berdinketa lortu dute 88. minutuan Saevarssonek bere atean sartutako gol bati esker.

Hungaria da F multzoko liderra 4 punturekin, Portugalek eta Islandiak bina puntu dituzte eta Austria da azken sailkatua, puntu bakarrarekin.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
16 12:00 - 15:30 TXIRRINDULARITZA | Itzulia Women: 1. etapa
16 14:00 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 7. etapa
16 19:30 - 22:00 ZESTA-PUNTA | Iron Cup
16 21:05 - 23:30 PILOTA | B Serieko Buruz Buruko finalerdiak

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen