Futbola
EURO 2016
Espainia eta Italia, final-zortzirenetara; Belgikak arnasa hartu du
Erredakzioa
D multzoan Espainiak 3-0 irabazi dio Turkiari eta Kroaziak eta Txekiar Errepublikak bina (2-2) berdindu dute. E multzoan Italiak 1-0 irabazi dio Suediari eta Belgikak 3-0 irabazi dio Irlandari.
-
Eder, Suediari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Bukatu da Eurokopako bigarren jardunaldia D eta E multzoetan. Italiak eta Espainiak final-zortzirenak jokatzeko txartela eskuratu dute multzoen fasea bukatzeko jardunaldi baten faltan.
Espainiak erakustaldia eman du Turkiari 3-0 irabazita. Moratak bi gol sartu ditu, eta Nolitok beste bat. Multzoko beste partidan Kroaziak eta Txekiar Errepublikak bina (2-2) berdindu dute. Espainia da D multzoko liderra (6 puntu), Kroazia da bigarren (4 puntu), Txekiar Errepublika da hirugarren (puntu 1) eta Turkia da azkena, punturik gabe.
E multzoan Italiak 1-0 irabazi dio Suediari Ederren gol bati esker. Multzoko beste partidan Belgikak 3-0 irabazi dio Irlandari. Italia da E multzoko liderra (6 puntu), Belgika da bigarren (3 puntu) eta Suediak eta Irlandak puntu bana dute.