Futbola
EURO 2016
Alemaniak eta Poloniak, berdindu; Ipar Irlandak Ukrainari irabazi dio
Erredakzioa
Eurokopako C multzoko bigarren jardunaldian ezustekoa eman du Ipar Irlandak selekzio ukrainarrari 0-2 irabazita. Alemaniarrek eta poloniarrek golik gabe (0-0) berdindu dute.
-
Ipar Irlandako jokalariak Ukrainaren aurkako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Ostegun honetan itxi da Eurokopako C multzoko bigarren jardunaldia eta Ipar Irlandak ezustekoa eman du Ukrainari 0-2 irabazita. Multzoko beste partidan Alemaniak eta Poloniak golik gabe (0-0) berdindu dute. Polonia eta Alemania daude multzoko lidertzan 4na punturekin, Ipar Irlanda da hirugarren postuan 3 punturekin eta Ukraina da azkena sailkapenean, punturik gabe.
Alemaniarren eta poloiarren arteko norgehiagoka oso parekatua izan da, eta abagune gutxikoa. Bi taldeetako bat ere ez da aurkariaren atea zulatzeko gai izan, eta puntu bana eskuratu dute.
Fitxa teknikoa:
Alemania: Neuer; Hector, Hummels, Boateng, Höwedes; Khedira, Kroos, Draxler (Mario Gomez, min.72), Özil, Müller eta Götze (Schuerrle, min.66).
Polonia: Fabianski; Jedrzejczyk, Pazdan, Glik, Piszczek; Maczynski (Jodlowiec, min.76), Krychowiak, Grosicki (Peszko, min.87), Blaszczykowski (Kapustka, min.80), Milik eta Lewandowski.
Epailea: Milorad Mazic (SRB).
Ipar Irlandak, ezustekoa
Ipar Irlandak eman du jardunaldiko ezustekoa Ukrainari 0-2 irabazita. Gareth MacAuleyk 49. minutuan sartu du 0-1ekoa eta Niall McGinnek 95. minutuan erabaki du partida, 0-2koa sartuta. Ukraina kanporatuta geratzetik gertu dago.
Fitxa teknikoa:
Ucrania: Pyatov; Fedetskiy, Khacheridi, Rakitskiy, Shevchuk; Stepanenko, Sydorchuk (Garmash, min.76), Kovalenko (Zinchenko, min.83); Yarmolenko, Konoplyanka; eta Seleznyov (Zozulya, min.71).
Ipar Irlanda: McGovern; Hughes, Cathcart, McAuley, Jonny Evans; Corry Evans (McNair, min.90+), Davis, Norwood; Ward (McGinn, min.69), Washington (Magennis (min.84) eta Dallas.
Golak: 0-1, min.49, McAuley. 0-2, min.90+3, McGinn.
Epailea: Pavel Královec (CZE).