Itxi

Futbola

EURO 2016

Berdinketa Portugal-Islandia partidan; Hungariak Austriari irabazi dio

Erredakzioa

Eurokopako F multzoan ezustekoak izan dira nagusi. Hungariarrek 0-2 irabazi dute austriarren aurka eta multzoko liderrak dira Portugalek eta Islandiak bana (1-1) berdindu baitute.

  • Portugal-Islandia. Argazkia: EFE

    Portugal-Islandia. Argazkia: EFE

Astearte honetan amaitu da 2016ko Eurokopako lehen jardunaldia F multzoko bi partidekin. Multzo honetan ezustekoak izan dira nagusi Hungariak 0-2 irabazi baitio Austriari eta Portugalek bana (1-1) berdindu baitu Islandiarekin. Ondorioz Hungaria da multzoko liderra.

Portugalek ondo jokatu eta Islandia baino gehiago izan da jokoari dagokionez. Nanik sartu du 1-0ekoa portugaldarrentzat, 31. minutuan, baina 50.ean, Birkir Bjarnassonek banakoa (1-1) sartu du. Islandiak bere lehen puntua lortu du Eurokopa batean.

Fitxa teknikoa:

Portugal: Rui Patricio; Vierinha, Pepe, Carvalho, Guerreiro; Danilo, João Mário (Quaresma, min.76), Moutinho (Sanches, min.71), Andre Gomes (Eder, min.84); Nani eta Cristiano Ronaldo.

Islandia: Halldorson; Skulason, R. Sigurdsson, Arnason, Sævarsson; Gudmundsson (E. Bjarnason, min.91) G. Sigurdsson, Gunnarsson, B. Bjarnason; Sigthórsson (Finnbogason, min.81) eta Bodvarsson.

Golak: 1 - 0, min.30, Nani. 1 - 1, min.50, B.Bjarnason.

Epailea: Cüneyt Çakir (TUR).

Hungaria garaile Austriaren aurka

Hungariako Selekzioak garaipena lortu du Austriaren aurka (0-2). Austriarrak izan dira nagusi jokoan, baina 61. minutuan Adam Szalaik gola sartu du (0-1) hungariarrentzat. Ondoren, Austria jokalari bat gutxiagorekin geratu da, eta 87. minutuan Zoltan Stieberrek partida erabakita utzi du, 2-0ekoa sartuta.

Fitxa teknikoa:

0 - Austria: Almer, Klein, Dragovic, Hinteregger, Fuchs, Harnik (Schoepf m.78), Baumgartlinger, Alaba, Arnautovic, Junuzovic (Sabitzer m.60) eta Janko (Okotie m. 65).

2 - Hungaria: Kiraly; Fiola, Guzmics, Lang, Kadar; Gera, Nemeth (Pinter m.89), A. Nagy, Kleinheisler (Stieber m.79), Dzsudzsák eta Szalai (Priskin m.69).

Golak: 0-1: m. 62, Szalai. 0-2: m.87, Stieber.

Epailea: Clement Turpin (FRA).