Itxi

Futbola

EURO 2016

Alemaniaren eta Poloniaren garaipenak C multzoan

Erredakzioa

Lehen jardunaldian, alemanek 2-0 irabazi diote Ukrainari, eta poloniarrek Ipar Irlanda menderatu dute (1-0). D multzoan, Kroaziak 0-1 irabazi dio Turkiari.

  • Polonia. Argazkia: EFE

    Poloniako jokalariak Ipr Irlandari irabazi ostean. Argazkia: EFE

Alemaniak eta Poloniak ondo ekin diote 2016ko Frantziako Eurokopari. Bi selekzioak garaipenarekin estreinatu dira C multzoan, eta lehen hiru puntuak eskuratu dituzte.

Poloniak 1-0 irabazi dio Ipar Irlandari. Milikek sartu du partidako gol bakarra, 51. minutuan. Alemaniak, bestalde, 2-0 irabazi dio Ukrainari, baina uste baino gehiago kostatu zaie garaipena lortzea. Mustafik sartu du partidako lehen gola, 19. minutuan, eta Schweinsteigerrek egin du bigarrena, 92. minutuan.

Partida bakarra D multzoan

Igande honetan, lehen jardunaldiko partida bakarra jokatu da D multzoan. Kroaziak 0-1 irabazi dio Turkiari. Luka Modricek sartu du partidako gol bakarra. Astelehenean, Espainia-Txekiar Errepublika jokatuko da.