Itxi

Futbola

Ofiziala da

Unai Emeryk Sevilla taldea utziko du

Agentziak | Erredakzioa

Gipuzkoarra Paris Saint Germainera joatea negoziatzen ari da eta bi milioi euro ordainduko ditu andaluziarrekin duen kontratua eteteko.

  • Unai Emery. Argazkia: Efe.

    Unai Emery. Argazkia: Efe.

Unai Emeryk Sevilla taldea entrenatzeari utziko diola iragarri du klubak bere webgunean. "Datorren astean, Emeryk klubarekin duen kontratua eten egingo du, bere erebakiz", adierazi dute sevillarrek. Ondorioz, taldeak Jorge Sampaoli argentinarra fitxatzeko negoziazioak hasiko ditu.

Emery Paris Saint Germainera joatea negoziatzen ari da eta bi milioi euro ordainduko ditu andaluziarrekin duen kontratua eteteko.

"Euskal entrenatzaileak hartutako erabakiak atzera bueltarik ez duela ikusita, klubak bere ordezkaria bilatzeko kontaktuak hasi ditu (…). Jorge Sampaoli astelehenean Sevillara etortzea aurreikusita dago, negoziazioak hasteko", esan dute Sevillako arduradunek.

Jorge Luis Sampaolik 56 urte ditu eta bere ibilbide profesionala Txilen egin du batik bat. Bertan hiru liga irabazi ditu Universidad taldearekin, eta selekzioarekin, berriz, 2015eko Amerika Kopa irabazi zuen.