Futbola
Bigarren B Maila
Barakaldo eta Tudelano, igoera playoffera; Leioa, jaitsiera eragoztera
Erredakzioa
Arenasen aurka bana (1-1) berdindu ostean lidergoa galdu du Barakaldok Real Madril Castillaren mesedetan. Leioak jaitsiera zuzena eragotzi du Real Unioni 0-1 irabazita. Irundarrak, playoffik gabe.
-
Peña Sport-Tudelano partida hasi aurreko irudia. Argazkia: @cdtudelano
Barakaldok bana (1-1) berdindu du Arenasen aurka Bigarren B Mailako II. multzoko azken jardunaldiko partida eta lidergoa galdu du. Ondorioz, Real Madril Castillak amaitu du lider eta merengeek jokatuko dute igoerako kanporaketa zuzena. Barakaldok bide luzetik lortu beharko du igoera.
Beste euskal ordezkari bat ere izango dugu igoerako playoffetan. Tudelano hirugarren izan da I. multzoan eta Bigarren Mailara igotzeko borrokan egongo da. Lehen multzo honetan Peña Sporten jaitsiera duela jardunaldi batzuk baieztatu zen.
Euskal futbolak, ordea, ez du hirugarren ordezkari bat izango igoerako playoffetan. Real Unionek garaipena behar zuen II. multzoko lehen lau postuetan sartzeko, baina Leioaren aurka 0-1 galdu du Stadium Galen eta playoff gabe geratu dira. Leioak jaitsiera zuzena eragotzi du, baina jaitsiera eragozteko kanporaketa (playout) jokatu beharko du.
Bigarren B Mailako txapeldunak:
I Multzoa: Racing Santander
II. Multzoa: Real Madril Castilla
III. Multzoa: Reus Deportiu
IV. Multzoa: UCAM Murtzia
Playoffa jokatuko duten txapeldunak ez diren taldeak:
I Multzoa: Racing Ferrol, Tudelano, UD Logroñes.
II. Multzoa: Barakaldo, Socuellamos, Toledo.
III. Multzoa: Villareal B, Hercules, Lleida.
IV. Multzoa: Real Murtzia, Sevilla Atletico, Cádiz.
Mailari eusteko promozioa:
Cacereño (I. Multzoa), SD Leioa (II. Multzoa), Olimpic (III. Multzoa), Linares (IV. Multzoa).