Futbola
Europa Liga, finalerdiak
Sevillaren berdinketa eta Vila-realen garaipena
Agentziak | Erredakzioa
Emeryren taldeak bina egin du, sufrituta, Shakhtar Donetsken etxean. Marcelinoren mutilek, berriz, luzapenean irabazi diote Liverpooli.
Sevillak buelta eman dio kontra izan duen egoerari, Shakhtar Donetsken etxean, Europa Ligako finalerdietako joaneko partidan. Unai Emeryren taldeak Sanchez Pizjuanen lortu beharko du Basileako finalerako txartela, titulua hirugarrenez irabazi nahi badute.
Andaluziarrek asko sufritu zuten Liv Arenan, baina azken minutuetan emaitza konpondu zuten Gameirok 82.ean egindako golari esker. Aurrelari frantziarrak hiru aukera argi izan zituen Krohn-Dehliren lesioaren ostean, eta taldeari bizitasuna eman zion. Berdinketa ontzat hartu zuten Sevillarrek, lehen zati kaskarra jokatu ostean.
Fitxa teknikoa
SHAKHTAR DONETSK: Pyatov; Srna, Kucher, Rakitskiy, Ismaily; Stepanenko, Marlos (Bernard, 91. min), Kovalenko, Taison (Wellington Nem, 90. min); Malyshev eta Ferreyra (Eduardo, 90. min).
SEVILLA: David Soria; Mariano, Rami, Carriço, Escudero; N'Zonzi, Krychowiak; Konoplyanka (Krohn-Dehli, min.59; Coke, 72. min), Vitolo, Banega eta Gameiro.
Golak: 0 - 1, 6. min Vitolo. 1 - 1, 23. min, Marlos. 2 - 1, 35. min, Stepanenko. 2 - 2, 82. min, Gameiro (penaltiz).
Vila-realek lehen kolpea eman du
Vila-real garaile atera zen Liverpoolen aurka jokatutako joaneko partidan (1-0), Adrian Lopezek azken minutuetan sartutako golari esker. Finalerako txartela, Anfielden defendatu beharko dute.
Partidak pelikulen antzeko amaiera izan zuen. Husnakoa ontzat ematen zutenean, Adrianek gola egin zuen Denis Suarezek egindako jokaldi bikaina aprobetxatuz.
Fitxa teknikoa:
VILA-REAL: Asenjo; Mario, Bailly (Musacchio, 76. min), Víctor Ruiz, Jaume Costa, Pina, Bruno, Dos Santos (Samu Castillejo, 72. min), Denis Suárez, Soldado (Adrián López, 74. min) eta Bakambu.
LIVERPOOL FC: Mignolet; Clyne, Touré, Lovren, Alberto Moreno; Lucas, Allen; Milner, Coutinho (Ibe, 46. min), Lallana y Firmino (Benteke, 90. min).
GOLA: 1 - 0, 92. min, Adrián López.