Itxi

Futbola

Nazioarteko futbola

Aduriz, ordu erdi Errumaniaren aurka; San Josek ez zuen jokatu

Erredakzioa

Athleticeko aurrelariak 69 minutu jokatu zituen Italiaren aurka; San Josek eta Azpilicuetak, aldiz, partida osoa. Errumaniako selekzioaren aurka, Aduriz izan zen euskal ordezkari bakarra.

  • Aritz Aduriz. Argazkia: EFE

    Aritz Aduriz, Errumaniaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak adiskidantzazko bi partida jokatu zituen iragan astean eta Vicente Del Bosque hautatzailearen zerrendan hiru euskal jokalari izan dira: Athleticeko Mikel San Jose eta Aritz Aduriz, eta Chelseako Cesar Azpilicueta.

Italiaren aurkako partida bana (1-1) berdinduta bukatu zen, eta hiru euskal jokalariek hasieratik jokatu zuten. Azpilicuetak eta San Josek, partida osoa; Adurizek, aldiz, 69 minutu. Dena den, aurrelari zuri-gorriak berdinketaren gola sartu zuen.

Bestalde, Errumaniaren aurkako partidan Aduriz izan zen minutu batzuk jokatu zituen euskal ordezkari bakarra. Athleticeko jokalariak aulkian ekin zion norgehiagokari eta 59. minutuan irten zen berdegunera. Partida golik gabeko berdinketarekin bukatu zen (0-0). San Josek eta Azpilicuetak ez zuten Errumaniako selekzioaren aurka jokatu.