Itxi

Futbola

Lagunartekoa, asteazkenean

Futbola: Espainiako selekzioa, Frantziaren kontra

Erredakzioa

Del Bosque hautatzaileak deitutako gizonak Las Rozasen dira dagoeneko.

Espainiako futbol selekzioak lagunarteko partida jokatuko du asteazken honetan Frantziaren kontra. Del Bosquek deitutako 23 gizonak Las Rozasen dira dagoeneko.

Astelehen honetan, 18:30etik aurrera, "Ciudad del Futbol"-en entrenatuko dira, baina aurretik publizitatearekin izango dute hitzordua.

Real Madrileko Xabi Alonso da Del Bosquek norgehiagoka honetarako hautatutako euskal futbolari bakarra. Partida Parisen jokatuko da.