Itxi

Futbola

Errege Kopa

Movilla: 'Jokalariak ilusionatuta daude, Barakaldoko herria bezala'

Agentziak | Erredakzioa

Barakaldoko entrenatzaileak uste du Valentziako teknikoak kargua utzi izana 'albiste txarra' dela, 'pizgarria' izan daitekeelako taldearentzat. Gaur hartuko dute Lasesarren.

0:36

David Movilla Barakaldoko entrenatzailearen arabera, Nuno Espirito Santoren dimisioa 'albiste txarra' dela Bigarren B mailako taldeari, aurkarientzat 'pizgarria' izan daitekeelako. Barakaldok Valentzia hartuko du Errege Kopako final-hamaseirenetan.

Movilla tekniko portugaldarraren alde agertu da: "Lan ona egiten ari zen, han zalantzazkoa zuten ala ez".

"Entrenatzaile berri bat dagoenean, beti dago efektu pizgarria, eta efeku hori Barakaldoren interesen aurka doa. Baina ez egoera horretan ez gara ezkutatuko. Horrek gehiago motibatzen gaitu, gogo eta ziurtasun handiagoekin aurrera joateko asmoz", nabarmendu du.

Movillak gogorarazi duenez, Huracan Valentziaren aurka entrenatzaileak kargua uzti ostean jokatu zuten. "Zelaian izan ahal duten kokapenaren aldaketari aurre egiteko prest gaude, eta gu ere moldatu ahal gara", esan du.

Jokalariak "ilusionatuta" daude, Barakaldoko herria bezala. Entrenatzailearen arabera, "Barakaldorentzat, herriarentzat eta Bizkaiko futbolarentzat" egun garrantzitsua izango da".

Hortaz, asteazkenean "geratzen dena gertatzen dela, Barakaldo irabazlea da. Baina gehiago nahi dugu. Ez gara konformatuko, eta gure helburua Valentzia kanpoan uztea da, Mestallan sailkatzeko moduan egoteko emaitza bat lortzea", gehitu du.

Barakaldok jokalari guztiak izango ditu prest. "Aurkariaren aurpegi txarrena ateratzeko gai da taldea", esan du entrenatzaileak. Bere erritmoa eta jokatzeko modua ezarri nahi du Movillak. "Gure jendearen laguntzarekin, Valentziari gailentzeko gai gara", esan du.

gara", esan du.