Futbola
BBVA Liga, 12. jardunaldia
Real Madril-Bartzelona partida, omenaldien artean
Erredakzioa | Agentziak
Santiago Bernabeun bezala gainontzeko futbol-zelai guztietan minutuko isilunea egingo da Parisko atentatuaren ondorioz.
-
Real Madril-Bartzelona, klasikoa
Asteburuan BBVA Ligako 12. jardunaldia jokatuko da. Partidarik esanguratsuena Real Madrilek eta Bartzelonak jokatu behar dutena izango da, hori dela eta segurtasun neurriak handitu dituzte.
Santiago Bernabeun bezala gainontzeko futbol-zelai guztietan minutuko isilunea egingo da Parisko atentatuaren ondorioz hildakoak omentzeko.
Azken egunetan Belgika-Espainia eta Alemania-Holanda partidak bertan behera geratu dira, atentatu arriskugatik.
12. JARDUNALDIA
Larunbata
Reala - Sevilla 16.00
Real Madril - Bartzelona 18.15
Espanyol - Malaga 20.30
Valentzia - Las Palmas 22.00
Deportivo - Celta 22.05
Igandea
Sporting - Levante 12.00
Vila-real - Eibar 16.00
Granada - Athletic 18.15
Betis - Atletico Madril 20.30
Astelehena
Getafe - Rayo Vallecano 20.30