Futbola
15. jardunaldia
Eibar-Valentzia eta Atletico Madril-Athletic, abenduaren 13an
Agentziak | Erredakzioa
Getafe-Reala partidak irekiko du BVA Ligako 15. jardunaldia, abenduaren 11n, 20:30ean. Eibarrek Ipuruan jokatuko du igande horretan (16:00etan) eta Athleticek, Calderonen (18:15ean).
-
Torres eta Laporte, iragan denboraldiko Atletico Madril-Athletic partidan. Argazkia: EFE
Futbol Liga Profesionalak BBVA Ligako 15. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu astelehen honetan. Abenduaren 11n, ostiralean, jokatuko den Getafe-Reala partidak irekiko du jardunaldia, 20:30ean.
Eibarrek eta Athleticek, ordea, abenduaren 13an, igandean, jokatuko dute. Eibar-Valentzia 16:00etan jokatuko da,ta Atletico Madril-Athletic, 18:15ean.
BBVA Liga (15. jardunaldia):
Abenduak 11, ostirala
20:30 Getafe- Reala
Abenduak 12, larunbata
16:00 Bartzelona-Deportivo
18:15 Levante-Granada
18:15 Celta-Espanyol
20:30 Sevilla-Sporting
22:05 Las Palmas-Betis
Abenduak 13, igandea
12:00 Rayo Vallecano-Malaga
16:00 Eibar-Valentzia
18:15 Atletico Madril-Athletic Club
20:30 Vila-real-Real Madril