Futbola
Etika Batzordeak erabakita
Blatter, 90 egunez kargutik kanpo
eitb.eus
Suitzako Fiskaltza Blatterren ustezko legez kanpoko hainbat jokaera ikertzen ari da. Azken erabakia ostiralean hartuko da.
-
Joseph Blatter. EFE
FIFAko Etika Batzordeak erabakita, Joseph Blatter presidentea bere kargutik kanpo geratuko da 90 egunez.
Suitzako Fiskaltza Blatterren ustezko legez kanpoko hainbat jokaera ikertzen ari da, besteak beste telebistarekin sinatutako kontratu bat, Michel Platini UEFAko presidenteari egindako ordainketa ezin izan dutelako argitu.
Dena den, Joachim Eckert epaile suitzarrak eman beharko du azken erabakia, ostiralean.