Futbola
FIFA auzia
Prozesu penala ireki diote Blatterri kudeaketa desleiala leporatuta
Erredakzioa
Suitzako Fiskaltzak aginduta, galdeketa egin diote Joseph Blatterri eta FIFAk Zurichen duen egoitza arakatu du poliziak.
-
Poliziak FIFAren Zuricheko egoitza arakatu du. Argazkia: EFE
Suitzako Fiskaltzak Joseph Blatterren FIFAko presidentearen aurkako prozesu penala ireki du. Ustezko kudeaketa desleiala leporatzen diote. Blatterri galdeketa egin diote, eta Polizia Federalak FIFAk Zurichen (Suitza) duen egoitza arakatu du.
"2005ean FIFArentzat mesedegarria ez zen kontratua sinatu zuen CONCACAFekin alde batetik, eta bestetik, 2011. urtean Michel Platini UEFAko presidenteari egindako 1,8 milioi euroko ordainketa desleiala egin zuen", azaldu du Suitzako Fiskaltzak komunikatu batean.