Itxi

Futbola

Errege Kopa

Tudelano eta Peña Sport Kopako bigarren kanporaketan izango dira

Erredakzioa

Besteak beste, partida hauek jokatuko dira irailaren 9an: CD Ebro-Tudelano, Villanovense-Peña Sport, Barakaldo-Formentera, Mirandes-Osasuna eta Numantzia-Alaves.

Tudelano, Peña Sport eta Barakaldo (Bigarren B mailakoak) eta Osasuna eta Alaves (Bigarren mailakoak) datorren asteko asteazkenean (irailak 9) jokatuko den 2015-16ko Errege Kopako bigarren kanporaketan izango dira. Lehen kanporaketan, Tudelanok sailkatzea lortu du, Peña Sport taldeak joan den astean egin zuen legez, eta Real Union eta Portugalete, aldiz, kanpoan geratu dira, ezin izan baitute aurrera egiteko txartela lortu.

Hauek dira EAE eta Nafarroako taldeek lehen kanporaketan izan dituzten emaitzak:

Merida, 0 - Peña Sport, 3

Tudelano, 3 - Compostela, 2

CD Ebro, 2 - Real Union, 2 (CD Ebro sailkatu da, penaltietan)

Socuellamos, 2 - Portugalete, 1

Eta hauek, bigarren kanporaketako partidak (Barakaldo, Alaves eta Osasuna ere bertan izango dira):

Villanovense - Peña Sport

CD Ebro - Tudelano

Barakaldo - Formentera

Mirandes - Osasuna

Numantzia - Alaves

Honakoak dira irailaren 2ko partidetan izandako gainerako emaitzak:

Mensajero, 2 - Rayo Majadahonda, 0

Condal, 1 - Arandina, 4

Varea, 2 - Cultural Leonesa, 3

Laredo, 2 - Racing Santander, 0

Guadalajara, 0 - Talavera de la Reina, 2

Sabadell, 1 - Castello, 1 (Castello sailkatu da, penaltietan)

Guijuelo, 1 - Pontevedra, 0

Alcoyano, 1 - Formentera, 2

Reus, 2 - Asco, 0

Linares, 2 - Jumilla, 1

Linense, 1 - Recreativo, 0

Lleida, 3 - Hercules, 1

Real Murtzia, 0 - Cadiz, 1

Melilla, 0 - Algeciras, 1