Futbola
Itzuleko partidak jokatuta
Arenas eta Gernika taldeak Bigarren B mailara igo dira
Agentziak | Erredakzioa
Arenasek Logroñes kanporatu du, itzuleko partidan 4-2ko emaitza lortuta eta jokalari bat gutxiagorekin jokatuta. Gernikak, berriz, bana egin du Osasunaren bigarren taldearen aurka.
-
Bi talde bizkaitarrak Bigarren B mailan arituko dira datorren denboraldian. EiTB.
Getxoko Arenas taldeak Logroñes mendean hartu du Gobelan eta Bigarren B mailara igotzea lortu du. 4 eta 2 nagusitu dira bizkaitarrak, joaneko neurketan 0 eta 1 irabazi ostean. Arenasek, gainera, 10 jokalarirekin jokatu du ia partida guztia.
Javi Lopezek egin du getxoztarren lehen gola, eta beste hirurak, berriz, Jokin Aranbarrik egin ditu. Mario Leon eta Peña izan dira errioxarren golegileak.
Gernikak Osasuna Promesas gainditu du
Gernikak, bestalde, bana egin du Osasuna Promesasekin eta Bigarren B mailan jokatuko du, joaneko partidan 0 eta 1 gailendu zirelako.
Carracedok egin du etxekoen gola 16. minutuan, eta banakoa Morillasek sartu du, luzapenean.