Itxi

Futbola

Bozketa

Joseph Blatterrek FIFAren presidente izaten jarraituko du

agentziak | erredakzioa

Bosgarren agintaldia izango da jarraian. Badirudi ustelkeria kasuek ez dutela bozketan eraginik izan, alde handiz irabazi baitu.

  • Joseph Blatter FIFAren presidentea.

    Joseph Blatter FIFAren presidentea. Argazkia: Efe

Joseph Blatter FIFAren presidentea berriro hautatu dute karguan jarrai dezan; beraz, badirudi FIFAko zuzendaritzako kide gehienen ustelkeria kasuek ez dutela bozketan eraginik izan. Ali ben al-Hussein zen beste hautagaia, eta bigarren bozketan uko egin dio presidentegai izateari.

Blatterrek 133 boto jaso ditu lehenengo bozketan, eta beste hautagaiak 73 soilik. Emaitza hori ikusita, printzeak ez ditu izapide guztiak bete nahi izan, eta Blatterren aurkari izateari uko egin eta suitzarrari irabazten uztea erabaki du.

Hala, Blatterrek bosgarren agintaldia egingo du jarraian munduan futbola zuzentzen duen erakundearen agintari gisa. Agintaldia osorik betez gero, 21 urte egingo ditu FIFAren presidente, inoizko hirugarren agintaldi luzeena, Rimeten (33 urte) eta Havelangeren (24 urte) atzetik.