Futbola
AFEren prentsaurreakoa
'Etenaldia gure eskubideen alde egiteko da, ez presioa egiteko'
Leire Etxazarra | eitb.eus
Lege berria egin dutenek negoziatzeko jarrerarik ez dutela agertu salatu du, besteak beste, Espainiako Futbolarien Elkarteak.
Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) irmo eutsi dio maiatazaren 16an etenaldia egiteko asmoari. Egun berbererako, Espainiako Futbol Federazioak greba deitu du. Luis Rubiales AFEko presidenteak argi utzi nahi izan du futbolarien jarrera, Madrilen emandako prentsaurrekoan: "Etenaldia gure eskubideen alde egiteko da, ez presioa egiteko".
Federazioaren eta AFEren aldarrikapenak ez datos bat, baina biek etenaldia deitu dute maiatzaren 16an hasita.
"Futbolaren inguruko akordio batean, futbolariak kontuan eduki behar dituzte. 8.000 afiliatu gara, era gure eskubideen alde egin behar dugu", azaldu du Rubialesek. "Ez digute negoziatzeko aukerarik ere eman. Guztia 15 minututan konpondu zitekeen", gaineratu du.
Telebista eskubideek sortutako diru-sarreren banaketa da eztabaidaren puntu garramtzitsu bat: "Eskatzen dugun dirua talde apalentzat da; 2.B mailan daudenentzat, erretiratzen direnean etorkizun duina izan dezaten".
"Pedimos menos diferencias en el reparto entre 1ª y 2ª como sucede en Europa" #RealDecretoConAFE pic.twitter.com/TwWTDoidB6
— AFE (@afefutbol) Mayo 7, 2015
Espainiako Futbol Federazioak asteazkenean egin zuen maiatzaren 16tik aurrera mugagabeko greba egiteko deia, AFEk egun horretan bertan etenaldia egiteko asmoa zuela aurretik jakinda.
Etenaldiaren alde daude epaileak, entrenatzaileak eta autonomía erkidegoetako federazioak, Ministroen Kontseiluak apirilaren 30ean telebista eskubideak kudeatzeko onartutako legearen kontra daudelako, besteak beste.
>