Itxi

Futbola

Bizkaiko Batzar Nagusiak

Kopako finala San Mamesen jokatzeko proposamena, onartuta

Erredakzioa

PPk eta PSE-EEk proposamenaren alde bozkatu dute, EAJ abstenitu egin da, eta EH-Bildu kontra agertu da.

  • San Mamesen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    San Mamesen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Errege Kopako finala San Mamesen jokatzeko proposamena onartu dute gaur, Bizkaiko Batzar Nagusietan. PPk PSE-EEren iniziatibaren alde bozkatu du, EAJ abstenitu egin da, eta EH-Bildu kontra agertu da.

Proposamenaren defentsan, PSE-EEko Iñaki Egañak gogoarazi nahi izan du San Mames Barria bost bazkidek osatzen dutela: Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Kutxabankek eta Athleticek berak.

Hitzordu horrek "onura ekonomikoa" ekarriko lukeela azpimarratu du Egañak. "San Mames 2020ko Eurokopako egoitza izatea nahi dugu, eta Kopako finala entsegu orokorra izango litzateke. Horrela, Eurokoparako prest gaudela erakutsiko genioke UEFAri", esan du.

Hau guztia "eztabaidagai izatea sinestezina eta penagarria" da, PPko Esther Martinezen esanetan. "Onurak kontutan hartuta, edozein hiri egongo litzateke poz-pozik", azpimarratu du.

Azkenik, EH Bilduko Asier Sanzek gizartearen beharrei buruz hitz egin, eta zalantzan jarri du proposamenak benetako interesau ote duen. Bere ustez, proposamenaren funtsean "nortasun arazoa" dago.

dago.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • San Mames