Futbola
Saria
Valverde, Jemez eta Simeone 13-14.urteko entrenatzaile onenaren lehian
ERREDAKZIOA
Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzailea, Liga Adelanteko 2013-14 denboraldiko entrenatzaile onenaren sarirako hiru hautatuetako bat da.
-
Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzailea. Argazkia: EFE
Paco Jémez (Rayo Vallecano), Ernesto Valverde (Athletic) eta Diego Simeone (Athlético Madril) 2013-14 denboraldiko entrenatzaile onenaren sarirako hautatuak izan dira. Merezimendu hau Futbol Profesionaleko Ligakoek emango dute urriaren 27an.
LFPren ustez, Jémez “kategoriako entrenatzailerik ausartenen artean dago”. Sailkapeneko talderik apalenetako bat, jokatzen duen partida bakoitzean ikuskizuna eskaintzea lortu duela adierazi du erakundeak.
Valverderi dagokionez, “etxean dagoen entrenatzailearen metodología igarri zen iaz Athleticen”. Taldeak laugarren postuan bukatu zuen Liga, bere jokoa Europan erakusteko aukerarekin. Erakundekoek azpimarratzen duten lez, “bere sorterria Extremadura izan arren, euskal futbolaren ezaugarriak inork baino hobeto ezagutzen ditu.
Diego Simeone aldiz, “Athletico Madrilek 18 urteren ondoren Ligako titulua etxera eramatearen errudunetako bat” izan zela esan dute LFP erakundekoek. Argentinarrak helarazten duen intentsitateak, talde madrildarrak azken urteotan lortutako garaipen guztien ikur dela azpimarratu dute erakundekoek.