Futbola
Errege Kopa
Leioa, Izarra eta Barakaldo, hurrengo kanporaketara
Erredakzioa
Leioak irabazi du Sestao Riverren aurkako derbia (1-0), eta Amorebietak Real Oviedoren kontra galdu du (4-0).
Errege Kopako lehen kanporaketan bost euskal taldek parte hartu dute, eta hiruk egin dute aurrea: Leioa, Izarra eta Barakaldo.
Leioak Sestao River taldearen aurkako derbia irabazi du (1-0). Izarrak Atletico Granadilla (1-0) utzi du kanpoan, eta Barakaldok, berriz, Trival Valderas kanporatu du (3-0). Amorebietak ezin izan zuen ezer egin Real Oviedoren aurka (4-0).
Bigarren kanporaketa irailaren 10ean izango da, partida bakarrera. Barakaldo Real Avilesen aurka arituko da Asturiasen. Leioak Huesca hartuko du, eta Izarrak, Somozas.
Lehenengo kanporaketako emaitzak:
SOMOZAS 3 - Varea 0
LEIOA 1 - Sestao River 0
IZARRA 1 - Atletico Granadilla 0 (luzapenean)
Puertollano 0 - TERUEL 3
BARAKALDO 3 - Trival Valderas 0
RACING FERROL 5 - Atletico Astorga 1
Gimnastica 1 - LEALTAD 2
REAL AVILES 0 - Marino Luanco 0 (penaltietan)
HUESCA 2 - Toledo 1 (luzapenean)
GIMNASTIC 0 - Atletico Baleares 0 (penaltietan)
ALCOYANO 1 - Peña Deportiva 1 (penaltietan)
REAL OVIEDO 4 - Amorebieta 0
CORNELLÁ 0 - Real Jaen 0 (penaltietan)
Hercules 2 - ELDENSE 2 (penaltietan)
San Roque 0 - CADIZ 3
Marbella 0 - LINENSE 1
Cartagena 0 - UCAM MURTZIA 1
La Hoya Lorca 2 - VILLANOVENSE 2 (penaltietan)