Futbola
Adelante Liga
Murtzia eta LFP epaitegian ikusiko dira ostegun honetan
Merkataritza Arloko Auzitegiko epaileak bi aldeak deitu ditu Futbol Liga Profesionalak Murtziaren aldeko auzia ezin duela onartu jakinarazi baitio.
-
Javier Tebas, LFPko presidentea. Argazkia: EFE
Madrileko Merkataritza arloko 7 zenbakidun Auzitegiak Futbol Liga Profesionala (LFP) eta Murtzia deitu ditu ostegun honetarako. Epaileak bi aldeen arteko afera konpontzeko deitu ditu.
LFPk Murtzia arazo ekonomikoengatik Bigarren B Mailara jaistea erabaki zuen. Murtziak salaketa jarri zuen, eta Merkataritza arloko Auzitegiak arrazoia eman zion. Epaileak, Murtzia Adelante Ligan onartu behar zuela jakinarazi zion LFPri. Hasiera batean, Adelante Ligaren hasiera atzeratzea erabaki zuen Futbol Liga Profesionalak. 23 taldek osatutako txapelketaren zurrumurrua ere zabaldu zen.
Bart, ordea, Javier Tebas LFPko presindenteak argi utzi zuen Adelante Liga asteburu honetan hasiko dela, 22 talderekin, Mirandes Bigarren Mailan dela, eta Murtzia Bigarren B Mailan.
Ondoren, LFPk Madrileko Merkataritza arloko 7 zenbakidun Auzitegiari jakinarazi zion, ezin duela epailearen auzia onartu.