Itxi

Futbola

Hirugarren jardunaldia

Bartzelona-Athletic, irailaren 13an jokatuko da, 16:00etan

Larunbat horretan jokatuko du Realak Celtaren aurka Anoetan, baina 18:00etan hasita. Eibarrek, aldiz, irailaren 15ean (astelehena) jokatuko du Deportivoren aurka Ipuruan, 20:45ean.

  • Muniain eta Song. Argazkia: FE

    Muniain eta Song iragan denboraldiko Bartzelona-Athletic partidan. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Liga Profesionalak BBVA Ligako hirugarren jardunaldiko ordutegiak jakinarazi dite. Irailaren 12 tik 15era artean jokatuko diren partiden ordutegien berri eman du.

Bartzelona-Athletic izango da jardunaldi horretako partida erakargarrienetako bat eta irailaren 13an (larunbata) jokatuko da, 16:00etan, Camp Noun. Realak egun berean jokatuko du, baina 18:00etan hasiko da Celtaren aurka Anoetan jokatuko duen partida.

Eibarrek, bestalde, hirugarren jardunaldiko azken partida jokatuko du irailaren 15ean, astelehenean, Deportivoren aurka, 20:45ean Ipuruan.

Hirugarren jardunaldiko ordutegiak:

Irailaren 12a, ostirala:

Almeria - Kordoba         21.00etan.

Irailaren 13a, larunbata:

Bartzelona - Athletic      16.00etan.

Celta - Reala     18.00etan.

Real Madril - Atletico    20.00etan.

Malaga - Levante          22.00etan.

Irailaren 14a, igandea:

Rayo Vallecano - Elx    12.00etan.

Valentzia - Espanyol       17.00etan.

Sevilla - Getafe          19.00etan.

Granada - Vila-real      21.00etan.

Irailaren 15a, astelehena:

Eibar - Deportivo         20.45ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic
  • Reala