Futbola
Fitxaketa
Granadak eta Joaquin Caparrosek aurrekontratua sinatu dute
Erredakzioa
Goizean bertan iragarri du Levantek entrenatzailearen kontratuari jarraipena emateko akordioak hautsi dituela.
-
Joaquin Caparrosen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Denboraldia amaituta, datorrenari begira dira taldeak eta batzuk hasi dira erabakiak hartzen. Levantek esaterako, Joaquin Caparrosen kontratuari jarraipena emateko akordioak hautsi dituela iragarri du gaur.
Prentsa ohar baten bidez eman du erabakiaren berri eta esan du, klubak aspaldi zeramala entrenatzailearen ordezkariarekin negoziatzen baina azkenean ez dutela akordiorik lortu. Levantek esan du Caparros zela klubaren aukera bakarra.
Eta oso litekeena da Joaquin Caparrosek Granada entrenatzea. Gaur, aurrekontratua sinatu dute.