Itxi

Futbola

Oharra

Messi eta Barça: Jokalariaren kontratua hobetzeko akordioa

Erredakzioa

Argentinarrak 2018. urtera arteko kontratua dauka, eta orain adostutakoarekin munduan gehien kobratuko duen jokalaria izango da.

  • Leo Messi. Argazkia: EFE

    Leo Messi. Argazkia: EFE

Bartzelona eta Leo Messi jokalariaren kontratua hobetzeko akordio batera heldu dira, eta xehetasunak hurrengo egunetan jakinaraziko dituela aurreratu du Barçak ohar baten bidez.

Negoziazioak aspaldi hasi ziren, Sandro Rosell Barçako presidentea zenean, baina orain zehaztu dute hitzarmena. Argentinarrak 2018. urtera arteko kontratua dauka, eta orain adostutakoarekin munduan gehien kobratuko duen jokalaria izango da Messi (20 milioi euro inguru, urtero). Bartzelonak larunbateko partida garrantzitsuaren atarian eman du akordioaren berri. Katalanek Liga izango dute jokoan bihar Camp Noun, Atletico Madrilen aurka.