Itxi

Futbola

Bartzelona

Puyolek galderarik gabeko prentsaurrekoa deitu du arratsalderako

Erredakzioa

Zantzu guztien arabera, atzelariak denboraldiaren amaieran Bartzelonak uzteko eta kirol ibilbidea maila ertaineko lehiaketa batean amaitzeko asmoa iragarriko du.

  • Carles Puyol, artxiboko irudia. Efe.

    Carles Puyol, artxiboko irudia. Efe.

Carles Puyol Bartzelonako kapitainak hedabideak deitu ditu 16:00etarako. Prentsaurrekoa ez zegoen aurreikusita eta bertan jokalariak ez du galderarik erantzungo. Lehen susmoen arabera, litekeena da bere etorkizunari buruzko iragarpenen bat egitea.

Puyolek 36 urte beteko ditu datorren hilean, eta 2016. urtera arteko kontratua dauka Bartzelonarekin. Klubak baieztatu duenez, agerraldia ez da prentsaurrekoa izango, kazetariek ez baitute galderarik egiteko aukerarik izango.

Zantzu guztien arabera, atzelariak denboraldiaren amaieran Bartzelona uzteko eta kirol ibilbidea maila ertaineko lehiaketa batean amaitzeko asmoa iragarriko du.