Itxi

Futbola

Adelante Liga

Eibar Sportingi gailendu zaio, eta lider jarraitzen du

Erredakzioa

Armaginek oso partida ona egin dute Asturiasko taldearen kontra (3-0), eta Adelante Ligako lehenengo postua sendotu dute.

1:14

Eibarrek Sportingi irabazi dio Ipuruan (3-0), Lehenengo Mailara igotzeko aurkari zuzena, eta Adelante Ligako lehenengo postua sendotu du. Etxekoak, bolada onean eta 49 punturekin sailkapenean, aurkariak baino askoz hobeak izan ziren. Sportingek bi jokalari gutxirekin bukatu zuten partida.

Jota Peleteirok etxekoentzat, eta Bernardok kanpokoentzat, egin zituzten partidako lehenengo abaguneak. Minutuak igaro ahala, armaginek partidaren kontrola eskuratu zuten. 22. minutuan, Moralesek ezin izan zuen balioa ate barrura errematatu, oso jokaldi politaren ostean. Atzean utzi zituen atzelariak, baina huts egin zuen atezainaren aurrean.

Atsedenaldia baino lehen, Moralesen erdiraketa bat barrura errematatu zuen Gilvan Gomesek, buruz, eta aurretik markagailuan joan zen Eibar aldageletara.

Bigarren zatian, Sportingek jokalari bat gutxiagorekin geratu zen, Carmona kanporatuta. Eibarrek egoera aprobetxatu eta bigarrena sartu zuen Jota Peleteirok, buruz. Raul Albentosa, neurketa erabakita uzteko, 3-0ekoa lortu zuen Cuellarren urrunketa kaskarraren ostean. Sportingeko atezainak, gainera, eskuarekin ukitu zuen baloia areatik kanpo, eta kanpokoek beste jokalari bat galdu zuten txartel gorriagatik.

Eibarren nagusitasun argiarekin bukatu zuen norgehaigoka, baina ez zuten odolarik bilatu aurkarian, golen aldea irabazita dutelako. Garitanoren mutilek sailkapeneko lehenengo postua sendotu dute.

FITXA TEKNIKOA

Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Albentosa, Raul Navas, Yuri; Errasti, Dani Garcia; Jota Peleteiro (Capa, 78. min), Aurruabarrena (Diego Jimenez, 80. min), Gilvan Gomes (Urko Vera, 80. min); eta Morales.

Sporting: Cuellar; Luis Hernandez (Santi Jara, 64. min), Mandi, Bernardo, Canella; Lora, Nacho Cases, Sergio Alvarez, Carmona; Lekic (Alex Barrera, 64. min) eta Stefan Scepovic (Alberto, 68. min).

Golak: 1-0. 41. min. Gilvan Gomes; 2-0. 52. min. Jota Peleteiro; 3-0. 58. min. Albentosa.