Futbola
Alcorconen aurka
Sufritutako garaipena erdietsi du Alavesek (1-0)
Erredakzioa
Urrezko puntuak lortu ditu Gasteizko taldeak Guzman Casasecak, 49. minutuan, egindako golari esker.
Alavesek garrantzi handiko garaipena lortu du, Mendizorrotzan Alcorcon taldea mendean hartuta (1-0). Etxeko bolada txarrari amaiera eman diote gasteiztarrek (azken garaipena duela bi hilabete eta erdi erdietsi zuen).
Urrezko puntuak dira Juan Carlos Mandiaren gizonentzat, eta taldea jaitsiera postuetatik kanpo gera daiteke, jardunaldi honetan emango diren emaitzen arabera. Alcorconen egoerak, ordea, okerrera egin du.
Sufritutako garaipena eskuratu du Alaves, eta gola Guzman Casasecak egin du bigarren zatian, 49. minutuan.
Fitxa teknikoa:
1 Alaves: Goitia; Medina, Samuel, Mora, Nano; Manu Garcia, Lazaro, Emilio Sanchez (Guzman, 28'); Toti (Alex Ortiz, 66'), Ion Velez, Viguera (Raúu Garcia, 87').
0 Alcorcon: Dani Gimenez; Cendros, Serran, Babin, Angel Sanchez; Fernando Sales (Javito, 73'), Ruben Sanz, Mora, Camille (Pacheco, 56'), Juli, Prendes (Biton, 79').
Gola:
1-0, 49': Guzman.