Futbola
Adelante Liga
Alavesek ezin izan du Sportingen aurka Molinonen
Erredakzioa
Bi golek, Carmona eta Santi Jararenak, erabaki dute norgehiagoka. Partida ona egin arren, Molinonen galdu du Alavesek (2-0).
Partida nahiko berdinduta hasi dute bi taldeek, jokoan eta intentsitatean, nahiz eta sailkapenean alde handiagoa egon arren. Sportingek, igoera postuetan, 3 puntura du Eibar liderra, baina abendutik ez du Molinonen irabazi. Alaves, ordea, jaitsiera postuetan heldu da Xixonera, baina kanpoko azken hiru partidak irabazi ditu, Sabadell, Las Palmas eta Numantziaren aurka.
Irabaztera eta aurkariari gauzak zail jartzera irten da Alaves, Molinon bezalako zelai batean jokatu arren. Hasierako aukerak izan ditu, Borja Viguerak 11. minutuan egindakoa, adibidez. Hala ere, Sportingek izan du arriskutsuena, 19. minutuan. Sergioren baloia langara joan da.
Vigerak beste jaurtiketa batekin erantzun du, baina zutoinera joan zaio. Hurrengoa Casesena izan da, Sportingentzat. Goitiak urrundu behar izan du. Partida, ona eta animatua, jokaldi hauekin berdindu da, bi areatan sortu baita arriskua. Alavesek, taulan askoz aldenduta egon arren, gogo onez jokatu du Molinonen.
Bigarren zatia hasi eta 12 minutu beranduago, Carmonak Alavesen defentsaren hutsegite bat aprobetxatu du, eta barruan sartu du baloia. Momentu honetatik aurrera, gidoia aldatu da, eta gasteiztarrak gutxiago agertu dira.
Azken minutuetan, saiatu egin da Alaves, baina ezinean, bigarren gola jaso du. Santi Jarak guztiz erabakita utzi du neurketa 92. minutuan. Partida honen ostean, Alavesek jaitsiera postuetan jarraitzen du.
FITXA TEKNIKOA
Sporting: Cuellar, Luis Hernandez, Bernardo, Ivan Hernandez, Canella, Sergio Alvarez, Nacho Cases, Lora, Alex Barrera (Santi Jara, m 69), Scepovic (Isma Lopez, 90) y Carmona (Lekic, m 85)
Alavés: Goitia, Medina, Samuel, Mora (Oscar Serrano, m 82), Nano, Manu Garcia, Carlos Lázaro (Quiroga, m 72), Emilio Sanchez, Stevanovic (Raul Garcia, m 82), Viguera y Guzman.
Golak: 1-0, m.57: Carmona. 2-0, m.90: Santi Jara.