Futbola
0-2 Kordobari
Eibar, Adelante Ligako liderra
Erredakzioa
Armaginek 0-2 irabazi zuten Arcangelen Jotaren eta Moralesen golei esker. Sportingen berdinketaren eta Deportivoren porrotaren ostean, Bigarren Mailako lehenengo postuan daude armaginak.
Eibarrek garaipen handia lortu zuen Kordobaren aurka (0-2) Arcangel zelaian eta talde armagina sailkapeneko lehenengo postuan da. Sportingek bana (1-1) berdindu zuen Ponferradinaren aurka, eta Deportivok Murtzian galdu (1-0). Eibarrek, ondorioz, Adelante Ligako lider jarri da, BBVA Ligara zuzenean igotzeko postuan.
Garaipen landua lortu zuen Eibarrek. Arcangeleko berdegunea oso egoera txarrean egon zen euriteengatik, baina Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldeak, horri eta aurkariari ere aurre egin zion. Jota Peleteirok sartu zuen 1-0ekoa norgehiagokako 41. minutuan eta emaitza horrekin iritsi zen partida atsedenaldira. Bigarren zatian sendo mantendu zen Eibar eta Moralesek 81. minutuan sartutako golak (0-2) partida guztiz erabakita utzi zuen.
Fitxa teknikoa:
0 - Kordoba: Saizar, Campabadal (Uli Davila, 68. min), Iago Bouzon, Raul Bravo, Samu (Juanlu, 76. min); Nieto, Luso (Lopez Silva, 46. min), Obiora, Abel; Arturo eta Xisco.
2 - SD Eibar: Xabi Iruretagoiena; Bóveda, Albentosa, Raul Navas, Lillo; Errasti, Dani García; Jota Peleteiro (Capa, 89. min), Arruabarrena, Morales (Gilvan, 84. min); Mainz (Diego Jimenez, 73. min).
Golak: 0-1, 41. min: Jota Peleteiro; 0-2, 80. min: Morales.
Epailea: Muñoz Mayordomo.