Itxi

Futbola

Txartel gorria San Mamesen

Ronaldori jarritako zigorraren alde egin du Apelazio Batzordeak

Erredakzioa

Real Madrilek aurkeztutako errekurtsoa baztertu egin dute. Talde zuriak 15 egun baliodun izango ditu Kirol Diziplina Batzordean errekurtsoa aurkeztu eta zigorraren behin-behineko etetea eskatzeko.

  • Cristiano Ronaldo, Real Madrileko jokalaria. Efe.

    Cristiano Ronaldo, Real Madrileko jokalaria. Efe.

Espainiako Futbol Federazioko Apelazio Batzordeak Real Madrilen errekurtsoa aintzat ez hartzea erabaki du. Ondorioz, Cristiano Ronaldok hiru partidako zigorra bete beharko du, San Mamesen jokatutako Liga partidan txartel gorria ikusi ondoren.

Duela bi egun, Lehiaketa Batzordeak hiru partidako zigorra iragarri zuen Real Madrileko aurrelariarentzat. Ayza Gamez epaileak txartel gorria atera zion Ronaldori, Ander Iturraspe Athleticeko jokalariari eraso egin eta berdegunetik ateratzean laugarren epaileari egindako keinu itsusiengatik.

Real Madrilek 15 egun baliodun dauzka orain Kirol Diziplina Batzordean errekurtsoa aurkeztu eta zigorraren behin-behineko etetea eskatzeko.