Futbola
3-0
Real Madril finaletik gertu, Atletico Madril jipoitu ostean
A.B.
Ancellotik zuzentzen duen taldeak 3-0 irabazi du finalerdietako joaneko partida, eta finalerako txartela poltsikoan du. Pepe, Jese eta Di Maria izan dira golegileak.
-
Pepe Atletico Madrili sartu dion lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE
Real Madrilek 3-0 irabazi dio Atletico Madrili Santiago Bernabeun jokatu den Errege Kopako finalerdietako joaneko partida. Finalerako txartela oso gertu du Ancellotik zuzentzen duen taldeak.
Norgehiagokan polemika izan da nagusi hasieratik. Ostikoak, kontaktuak eta falta gogorrak ikusi dira lehen minututik. Hamazazpigarren minutuan etorri da partidako lehen gola. Pepek area ertzetik jaurti du eta, baloiak Insua jo ondoren, sare barrura joan da (1-0). Emaitza honekin iritsi da partida atsedenaldira.
Bigarren zatian, nagusi izan da Real Madril, eta bi gol gehiago sartu ditu. Atletico Madrilek ez du abagune bakar bat ere sortu bigarren zatian. Jesek 2-0koa sartu du 57. minutuan, eta Di Mariak partida erabakita utzi du 3-0ekoarekin 74. minutuan.
Fitxa teknikoa:
3 - Real Madril: Casillas, Arbeloa, Pepe, Ramos, Coentrao, Xabi Alonso, Modric, Di Maria (Illarramendi, 82. min), Jese (Isco, 84. min), Cristiano Ronaldo eta Benzema (Morata, 73. min).
0 - Atletico Madril: Courtois, Juanfran, Miranda, Godin, Insua, Gabi, Koke, Raul Garcia (Sosa, 70. min), Diego (Cristian Cebolla Rodriguez, 46. min), Arda Turan (Adrian, 61. min) eta Diego Costa.
Golak: 1-0, 17. min: Pepe; 2-0, 57. min: Jese; 3-0, 74. min: Di Maria
Epailea: Carlos Clos Gomez.