Futbola
BBVA Liga (26. jardunaldia)
Athletic-Granada otsailaren 28an eta Sevilla-Reala, martxoaren 2an
Erredakzioa
Zuri-gorriek ostiralean jokatuko dute San Mamesen 20:30ean, eta txuri-urdinek Sanchez Pizjuanean jokatuko dute igandean, 19:00etan. Levante-Osasuna partida martxoaren 1ean (larunbata), 18:00etan.
-
Lehen itzuliko Granada-Athletic partidako irudia. Argazkia: EFE
Espainiako Futbol Liga Profesionalak BBVA Ligako 26. jardunaldiko partiden ordutegiak publikatu ditu asteazken honetan. Athletic-Granada partida otsailaren 28an (ostiralean) jokatuko da San Mamesen 20:30ean, eta Realak Sanchez Pizjuan zelaian jokatuko du martxoaren 2an, igandean, 19:00etan.
Osasunak, aldiz, martxoaren 1ean, larunbatean, jokatuko du Levanteren aurka Ciutat de Valencia zelaian, 18:00etan. Bestalde, Atletico Madrilen eta Real Madrilen arteko derbia martxoaren 2an jokatuko da Vicente Calderonen, 17:00etan.
BVA Ligako 26. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Otsailak 28, ostirala:
20.30 Athletic-Granada
Martxoak 1, larunbata:
16.00 Malaga-Valladolid
18.00 Levante-Osasuna
20.00 Getafe-Espanyol
22.00 Elx-Celta
Martxoak 2, igandea:
12.00 Rayo Vallecano-Valentzia
17.00 At. Madril-Real Madril
19.00 Sevilla-Reala
21.00 Vila-real-Betis
21.00 Bartzelona-Almeria