Itxi

Futbola

Ipuruan

Eibarrek urrezko hiru puntu lortu ditu Jaenen aurka (2-0)

Erredakzioa

Raul Navasek, 40. minutuan, eta Jota Peleteirok, 75.ean, sartu dituzte armaginen golak.

  • Eibar, artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Eibar, artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Eibarrek denboraldiko hamargarren garaipena eskuratu du, Adelante Ligako 22. jardunaldiko partidan Jaen taldea mendean hartuta (2-0). Bigarren zatian hamar gizonekin jokatu dute talde biek.

 

Bigarren itzulia garaipen batekin hasi dute, eta aurreko jardunaldian jasotako porrota atzean utzi dute.

 

Raul Navasek, 40. minutuan, eta Jota Peleteirok, 75.ean, sartu dituzte armaginen golak.

Fitxa teknikoa:

2 - SD. Eibar: Xabi Iruretagoiena; Lillo, Albentosa, Raúl Navas, Yuri; Errasti, Dani García; Capa (Kijera, 84'), Jota Peleteiro (Urko Vera, 87'), Morales (Alain Eizmendi, 78'); eta Arruabarrena.

0 - R. Jaen: Rene; Jose Cruz, Dani Torres (Santi Villa, 63'), Hugo Alvarez, Nando; Kitoko, Juanma Espinosa (Alberto Cobo, 75'); Israel Jerez (Edgar, 81'), Fran Machado, Jozabed; eta Jona.

Golak:

1-0. 40' Raul Navas;

2-0. 75' Jota Peleteiro.