Futbola
Numantziaren aurka
Urrezko garaipena lortu du Alavesek (0-2)
Erredakzioa
Gasteiztarrek garaipen garrantzitsua eskuratu dute Sorian, eta agur esan diote Adelante Ligako azken postuari.
-
Alaves, gol bat ospatzen. Argazkia: EiTB
Alavesek garrantzi handiko garaipena lortu du Sorian, Numantzia mendean hartuta (0-2). Ondorioz, agur esan diote gasteiztarrek Adelante Ligako azken postuari, eta garaipena norabidea zuzentzeko baliatu behar izango dute.
Aurreneko zatian hegaletatik jokatu du Alavesek, eta Ion Velez eta Toti izan dira arrisku gehien sortu duten jokalariak. Bigarren zatiko aurreneko 20 minutuetan, ordea, gehiago izan da etxeko taldea eta markagailua estreinatzeko hainbat aukerak izan ditu.
Baina 68. minutuan Alavesen gola egin du Jarosikek Emilio Sanchezek jaurtitako falta buruz errematatuta. 83.ean partida erabakita utzi dute babazorroek. Epaileak Gaffoorrek egindako penaltia adierazi du, eta Viguerak ez du hamaika metroetatik huts egin.
Fitxa teknikoa:
0. Numantzia: Biel Ribas; Akapo, Gaffoor, Juanma, Ripa; Antonio Tomás, Regalon (Pedro, 70'); Bedoya (Sergi Enrich, 58'), Julio Alvarez, Vicente (Palanca, 58'); Natalio.
2. Alaves: Ivan Crespo; Medina, Luciano, Jarosik, Nano; Alex Ortiz; Ion Velez, Beobide (Einar, 90'), Emilio Sanchez (Carlos Lazaro, 76'), Toti (Oscar Serrano, 89'); Viguera.
Golak:
68', 0-1: Jarosik.
83'; 0-2: Viguera, de penalti.