Futbola
Euskal selekzioa - Peru
San Mamesera 'ohi baino goizago' iristeko gomendioa egin dute
Erredakzioa
Ertzaintzak kontrol "zorrotza" egingo du San Mameseko sarreretan, bengalak, ke-potoak eta indarkeria bultzatzen duten pankartak sartzea saihesteko.
-
Anoetako iazko istiluetan 14 ertzain zauritu ziren. Efe.
Segurtasun Sailak San Mameseko sarreretan kontrol zorrotzak egingo dituela iragarri du, Euskal Selekzioaren eta Peruren arteko partidarako. Ondorioz, futbol-zelaira "ohi baino goizago" gerturatzeko gomendioa egin diete zaleei.
Kontrol horien bidez iaz Anoetan izandako istilu larriak saihestu nahi ditu Ertzaintzak. Aurrekoan bangalak piztu ziren eta Ertzaintzak kargak egin zituen zaleen aurka: azkenean, bi pertsona atxilotu zituzte eta 14 ertzainek zauriak izan zituzten.
Segurtasun Sailak kritika gogorrak jaso zituen, eta aurten segurtasuna "zorrotzagoa" izango dela iragarri du.
Miaketak
Gauzak horrela, Ertzaintzak miaketak egingo ditu San Mameseko sarreretan bengalak, ke-potoak eta indarkeria bultzatzen duten pankartak sartzea saihesteko.
Gainera, alkohola edo drogak hartu izanaren zantzuak dituztenek ezin izango dute partidara sartu.
Neurketako segurtasuna Ertzaintzaren ardurapena egongo da, baina Bilboko Udaltzaingoa eta Athleticen segurtasuneko langileak ere inguruan izango dira.