Itxi

Futbola

Elkarrizketa 'La Stampa'n

Llorente: 'Juventusera etortzea erabakirik onena izan da'

Erredakzioa

Talde italiarrarekin entrenatzen hasi zenean, fisikoki eta mentalki oso nekatuta zegoela onartu du, eta garai hartan oso txarto pasa zuela. "Jokalari hura ez nintzen ni", azpimarratu du.

  • Fernando Llorentek bost gol egin ditu azken zortzi partidetan. Efe.

    Fernando Llorentek bost gol egin ditu azken zortzi partidetan. Efe.

Fernando Llorentek atzean utzi du denboraldi hasieran bere inguruan sortutako zalantza guztiak; azken zortzi partidetan bost gol egin ditu, titularra da, eta Juventusera joatea "erabakirik onena" izan zela adierazi du.

Athleticeko jokalari ohiak La Stampa egunkarian egindako elkarrizketan egin ditu adierazpenok.

"Beti izan naizen jokalaria sentitzen naiz, berriro ere", esan du errioxarrak. Juventusera iritsi zenean fisikoki eta mentalki oso nekatuta zegoela onartu du, eta garai hartan oso txarto pasa zuela. "Jokalari hura ez nintzen ni".

"Sasoia berreskuratu dut, partidak jokatzeak ematen dizun sasoia, alegia. Taldearekin oso gustura nago; bai lan fisikoarekin, bai taktikoarekin. Pertsona oso zoriontsua naiz eta 'Juve'ra etortzea erabakirik onena izan da", azpimarratu du.