Futbola
Akordioa berritu du
Iniestak 2018ra arte jarraituko du Barçan
Erredakzioa
Fuentealbillako erdilariak 2018ko ekainaren 30era arte jarraituko du Bartzelonan. Iniesta 12 urterekin heldu zen Kataluniako taldera, 1996 urtean.
-
Andres Iniesta. Argazkia: EFE
Andres Iniesta erdilariak Bartzelonarekin akordio berria sinatu du, 2018ko ekainaren 30era arte. Fuentealbillako jokalariak hitzarmena berritu egin du, Sandro Rosell presidentearekin eta Andoni Zubizarreta kirol zuzendariarekin egindako ekitaldi pribatuan.
2017-2018 denboraldia gainditu ondoren, akordioa automatikoki berrituko litzateke urtero, jokalariak partida kopuru jakin bat jokatuko balu.
Albaceteko jokalaria 1996 urtean heldu zen Bartzelonara, 12 urterekin. Akordio berria beteko balu, Iniestak 22 urte emango lituzke talde blaugranan.