2014ko Errege Kopako final hamaseirenetako zozketa egin zuten aurreko astean. Joaneko partidak abenduaren 6a eta 8a artean jokatuko dira, eta itzulekoak, berriz, abenduaren 18an. Final hamaseirenetako zozketatik ondorengo kanporaketak atera dira: Olimpia de Xàtiva-Real Madril Algeciras-Reala, abenduaren 6an, 18:00etan Kartagena-Bartzelona Sant Andreu-Atletico Madril Racing de Santander-Sevilla Gimnàstic de Tarragona-Valentzia Lleida-Betis Recreativo-Levante Girona-Getafe Alcorcon-Granada Las Palmas-Almeria Jaen-Espanyol Celta-Athletic, abenduaren 7an, 20:00etan Malaga-Osasuna, abenduaren 8an, 21:00etan Valaldolid-Rayo Final zortzirenei dagokienez, joaneko norgehiagokak urtarrilaren 8an jokatuko dituzte eta itzulerakoak, astebete geroago, urtarrilaren 15ean. Final-laurdenetako kanporaketak ere urtarrilean izango dira, 22an joaneko partidak eta 29an itzulekoak. Finalerdiak otsailerako aurreikusita daude: 5ean joanekoa eta 12an itzulekoa. Final handia apirilaren 19an jokatuko da, liga txapelketa amaitu baino hilabete lehenago.