Itxi

Futbola

Adelante Liga

Alavesek azken momentuan lortu du berdinketa Zaragozan

Erredakzioa

Borja Viguerak egin ditu gasteiztarren bi golak; azkena, penaltiz, 92. minutuan.

6:14

Alavesek puntu bat lortu du Romaredan, luzapenean penaltiz sartutako golari esker. Zaragozak arazo handiak dauzka etxeko partidak aurrera ateratzeko eta egoera hori ondo aprobetxatu dute arabarrek.

Lehen zatian, Alavesek ez du arriskurik sortu, eta Leo Franco atezainak lasai asko igaro ditu lehen 45 minutuak. Aragoikoek denboradi guztiko lehen zatirik onena egin dute, azken asteetako arazoak atzean utzita.

Lehen gola Zaragozak sartu du 36. minutuan. Roger izan da golegilea.

Bi minutu geroago, Nanok huts galanta egin du area barruan eta Barkerok Zaragozakoen bigarren gola egin du.

Ordutik aurrera Alavesek jokoa menpean izan du eta Viguerak gasteiztarren lehen gola egin du 53. minutuan.

Partida amaituta zegoela zirudienean, epaileak Alavesen aldeko penaltia adierazi du. Viguera golegileak jaurti eta bigarren gola egin du, arabarrentzak puntu bat salbatuta.

Fitxa teknikoa:

2 - Zaragoza: Leo Franco; Cortés, Álvaro, Paredes, Abraham; Acevedo (Cidoncha, min.79), José Mari; Barkero, Roger (Movilla, min.59), Víctor (Ortí, min.72); eta Henríquez.

2 - Alaves: Goitia; Rubio, Jarosik, Alex Ortiz, Nano; Jaume, Beobide (Serrano, min.85); Guzmán (Quiroga, min.78), Toti, Juanma (Sánchez, min.70); eta Viguera.

Golak: 1-0, min.36. Roger; 2-0, min.38. Barkero; 2-1, min.53. Viguera; 2-2, min.92. Viguera, penaltiz.