Itxi

Futbola

2-3, Barça Bren aurka

Alavesek porrota jaso du Mendizorrotzan

Irabazten hasi da etxeko taldea (1-0). Bartzelona Bk, ordea, emaitza irauli du hiru gol sartura, eta Viguerak azken minutuetan sartutako golak aldeak murrizteko bakarrik balio izan du.

1:02

Alavesek ezin izan du hirugarren garaipena jarraian lortu Adelante Ligan. Bartzelona Bren aurka jokatu du Mendizorrotzan eta Arabako taldeak 2-3 galdu du.

Etxeko taldeak ondo ekin dio partidari. Borja Viguerak 1-0ekoa sartu du 17. minutuan, baina pozak ez die asko iraun Alaveseko jokalariei. Edu Bediak partida berdindu du (1-1) 24. minutuan eta Sandrok 1-2koa sartu du atsedenaldira iritsi aurretik.

Bigarren zatian Alaves saiatu da berdinketa lortzen, baina Bartzelona B izan da aldeak handitzea lortu duena. Partidako 71. minutuan Joan Romanek 1-3koa egin du. Hirugarren gola hartu eta bederatzi minutu geroago Borja Viguerak aldeak murriztea lortu du 2-3koa sartuta, baina azken minutuetan Alavesek ezin izan du hirugarren gola sartu eta Bartzelona Bk eraman ditu hiru puntuak.

Fitxa teknikoa:

2 - Alaves: Goitia; Oscar Rubio, Luciano, Alex Ortiz, Manu Garcia; Jaume, Lázaro (Emilio, 78. min); Guzman (Juanma, 70. min), Viguera, Nano; Toti (Quiroga, 78. min).

3 - Bartzelona B: Masip; Patric, Bagnack (Gomez, 78. min), Ilie, Planas; Samper, Espinosa (Calvet, 86. min), Edu Bedia; Nieto (Joan Roman, 70. min), Sandro, Denis Suarez.

Golak: 1-0, 17. min: Viguera. 1-1, 23. min: Edu Bedia. 1-2, 34. min: Sandro. 1-3, 71. min: Joan Roman. 2-3, 80. min: Viguera.

Epailea: Valdes Aller.